Estatutuak

Xedapen orokorrak

1. artikulua
Arabako Atletismo Federazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da, nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna duena, eta Arabako Lurralde Historikoan Atletismoa praktikatzeko, sustatzeko eta antolatzeko kirolariak, teknikariak, epaileak, klubak, kirol elkarteak eta beste erakunde batzuk biltzen dituena.
Arabako Atletismo Federazioak honako diziplina hauek izango ditu barnean:
a) Aire Libreko Pista
b) Estali Pista
c) Zeharkaldia
d) Errepidea
2. artikulua

Arabako Atletismo Federazioa Euskal Kirola arautzen duen ekainaren 11ko 14/1998 Legeak; urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuak, Euskal Kirol Federazioei buruzkoak, eta Legea garatzeko gainerako xedapenek; estatutu eta araudi espezifiko hauek; eta bere organoen arabera legez hartutako erabakiek arautzen dute.

3. artikulua

Arabako Atletismo Federazioaren egoitza Vitoria-Gasteizko Amadeo García de Salazar plazan dago, zenbaki gabe, 01007 posta-kodea (Araba).

4. artikulua

Arabako Atletismo Federazioak Arabako lurralde-eremuan Atletismo kirol-modalitateko eta, hala badagokio, modalitate horren barnean konfiguratzen edo definitzen diren diziplinetako jarduera eta lehiaketa ofizialak bultzatzen, kalifikatzen, baimenditzen, ordenatzen eta antolatzen ditu, Arabako Atletismo Federazioari dagozkion eskumenei eta Arabiaz kanpo egin ditzakeen jarduerori kalterik egin gabe.

5. artikulua

Arabako Atletismo Federazioa Euskal Atletismo Federazioan integratuta dago.

Arabako Atletismo Federazioak bere modalitateko arabar kirol federatuaren ordezkaria da autonomia-erkidegoaren eremuan.

6. artikulua

Bere helburuak betetzeko, Federazioak honako eginkizun hauek beteko ditu:

a) Arabako lurralde-eremuan kirol federatuko jarduera antolatzea.
b) Arabako eremuan modalitate eta barneko diziplinetako lehiaketa ofizialak eta jarduerak antolatzea.
c) Parte-hartze eta lehiaketarako bere arauak ezartzea, goragoko lurralde-eremuko federazioek emandako arauak aplikatu behar diren kasuan kalterik egin gabe.
d) Atletismo kirol-modalitatearen ordezkaria izatea autonomia-erkidegoaren eremuan eta bere estamentu guztien parte-hartzea eremu horretako lehiaketetan bideratzea.
e) Bere modalitateko lizentzia federatiboak tramitatzea Euskal Atletismo Federazioak ezarritako eskakizun eta prozeduren arabera, honek eskatzeko.
f) Bere jardueraren garapenean sortzen diren kirol-gatazkak ezagutzea eta ebaztea, organo judicial eta arbitralen eskumenari kalterik egin gabe.
g) Bere arau erregelamenduzkoen betetze zaintzea eta haien arabera diziplina-ahalmena gauzatzea.
h) Euskal Atletismo Federazioarekin lankidetzan aritzea kiroletan debekatutako substantzien eta farmakologia-taldeen eta erregelamendu kanpoko metodoen erabileraren prebentzio, kontrol eta zapalkuntzan, horretarako ezartzen den araudiaren arabera.
i) Atletismo kirol-modalitateko teknikarien eta epaile-mahaien prestakuntzan lankidetzan aritzea, horretarako ezartzen den araudiaren arabera.
j) Bere baliabide ekonomiko propioen helmuga eta esleipena ezartzea, beste erakunde batzuek bere jarduerarako lagaitzen dizkioten baliabideak kudeatzea, eta baliabide guztien aplikazio egokia kontrolatzea.
k) Berari atxikitako klubei eta kirol-elkarteei ematen dizkien diru-laguntzak esleitzea eta aplikazioa kontrolatzea.
l) Euskal Herriko administrazioekin lankidetzan aritzea kirol-sustapenerako helburuak betetzean eta, bereziki, 14/1998 Legeak zuzenean federazioei egotzi dituen lankidetza eta aholkularitza eginkizunetan.
m) Bere estatutuak eta erregelamenduak lantzea.
n) Bere lurralde-eremuan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bere kirol-modalitatearen praktikan sustatzea eta, ahal den neurrian, bermatzea. Eta, oro har, bere kirol-modalitatearen praktikaren sustapena eta hobekuntza egoki dena xedatzea.

7. artikulua
Arabako Atletismo Federazioak bere eginkizunak Euskal Atletismo Federazioarekin koordinatuta garatuko ditu eta, hala badagokio, bere modalitateko gainerako lurralde-federazioekin.
Arabako Atletismo Federazioak bere eginkizunak Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan garatuko ditu eta harekin lankidetza-hitzarmenak sinatu ahalko ditu, ordezkatutako funtzio publikoekin zuzenean lotutako helburuak, kirol-programak, aurrekontuak eta gainerako alderdiak zehazteko. Hitzarmen horiek izaera juridiko-administratiboa izango dute. Era berean, Arabako Atletismo Federazioak Arabako Foru Aldundiarekin kontratu-programak sinatu ahalko ditu, gutxienez horien finantzaketa-aurreikuspenak, lortu beharreko helburu zehatz edo kuantifikagarriak eta helburu horiak ebaluatzeko eta auditatzeko mekanismoak jasoko dituztenak.
8. artikulua

Arabako Atletismo Federazioaren barruan ez da onartuko inongo bereizkeria arrazagatik, sexuagatik, erlijioagatik, iritzi eta sinesmenengatik, edo bestelako pertsona edo gizarte-inguruabarrengatik.

Federazio-integrazioa. Lizentziak

9. artikulua
1.- Lizentzia federatiboa izaera pertsonala eta besterenezina duen agiria da, eta bere titularrari, pertsona fisiko edo juridikoari, Arabako Atletismo Federazioko kide izaeraa ematen dio eta lehiaketa ofizialetan parte hartzeko gaitasun ematen dio, betiere bakoitza arautzen duten arauei jarraikiz.
2.- Lizentzia federatiboa bakarra izango da Euskal Herri osoan eta bere titularraren atxikipena aldi berean Arabako Atletismo Federazioari eta dagokion Euskal Federazioari suposatuko du.
3.- Bi federazioetan aldi bereko integrazioa dagokion lizentzia lortzean gertatzen da.
4.- Arabako Atletismo Federazioak Euskal Federazioarekin adostasunez aisialdi- edo zerbitzu-txartel bat sortu ahalko du, izaera ez ofiziala eta borondatezko harpidetzakoa duena, lehiaketa ofizialetan parte hartzeko eskubiderik ekarriko ez duena eta Federazio honetan integraziorik suposatuko ez duena. Txartel horrek kirol-jarduera ez ofizial batzuetan parte hartzeko edo zerbitzu jakin batzuk lortzeko aukera emango du soilik.
10. artikulua

1.- Arabako Atletismo Federazioa bere kirol-modalitateko lizentzia federatiboak tramitatzeko eskudun den erakunde bakarra da.

2.- Arabako Atletismo Federazioak bere federatuei zerbitzu eta jarduera jakin batzuen finantzaketarako borondatezko kuota gehigarri bat eskatu ahalko die.

3.- Arabako Atletismo Federazioak Euskal Federazioari lizentzia bakoitzaren zenbateko garbia likidatuko dio, Euskal Federazioaren Batzar Nagusiak onartutako baldintzen arabera eta urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren 24.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

11. artikulua
  • Lizentzien formatua eta edukia Euskal Federazioaren Batzar Nagusiak onartutakoak izango dira eta lizentzia horietan Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabili beharko dira nahitaez. Arabako Atletismo Federazioak federatzea nahi dutenei lizentzia federatiboen eskakizunak eta ondorioak jakinaraziko dizkie eta federazio-afiliazioarekin beharrezkoak diren agiriak eta datuak jasoko ditu.
12. artikulua

Lizentziak urtebeteko iraupenekoak dira, denboraldi deportiboarekin bat etorrita, Euskal Atletismo Federazioak bestelako xedapenik egin ezean.

Gobernu, administrazio eta ordezkaritza-organoak

13. artikulua

Arabako Atletismo Federazioan honako gobernu, administrazio eta ordezkaritza-organo hauek egongo dira:

a) Batzar Nagusia izeneko gobernu-organoa.

b) Batzorde Nagusia izeneko administrazio-organo kolegiatua.
c) Federazioaren Presidenteak titular gisa izango duen ordezkaritza-organoa.

Batzar nagusia

14. artikulua

Batzar Nagusia Federazioaren gobernu-organo gorena da eta gutxienez honako eginkizun hauek izango ditu aginduta:

a) Presidentea hautatzea.

b) Federazioaren kontuak eta aurrekontuak onartzea.

c) Estatutuak eta haien aldaketak onartzea.

d) Zentsura-mozioa onartzea.

e) Lehiaketa ofizialen egutegia onartzea.

f) Federazioaren jarduketa-plana onartzea.

g) Federazio-erregelamenduak eta haien aldaketak onartzea.

h) Ondasun higiezinak xedatzea, besterenganatzea eta kargatzea, maileguak hitzartzea eta zor-tituluak edo ondare-aliquota tituluak jaulkitzea, estatutu hauetan ezarritakoaren arabera.

i) Federazioaren desegitea erabakitzea.

j) Garrantziagatik Batzar Nagusiaren onespena behar duten gainerako erabakiak hartzea.

k) Diziplina Epailea karguaz kentzea.

15. artikulua
1.- Arabako Atletismo Federazioaren Batzar Nagusia lau urtetik behin hautatuko da boto askea, zuzenekoa, berdina eta sekretua erabiliz.
2.- Nolanahi ere, hauteskundeak 16/2006 Dekretuaren 75. artikuluan adierazitakoaren arabera egingo dira.
3.- Salbuespenez, eta Arabako Foru Aldundiaren berariazko administrazio-baimenarekin, hauteskunde-prozesuaren hasiera atzeratu edo aurreratu ahalko da aurreikusitako hasiera-datetan hori posible ez denean.
16. artikulua
16/2006 Dekretuaren 77. artikuluaren 3. puntaren arabera eta Euskal Atletismo Federazioak klubetan eta kirol-elkarteetan integratuta ez dauden kirolariei lizentzia federatuak ematea onartzen duenez gero, estamentuen ordezkaritza-ehunekoak Batzar Nagusian haueskunde bakoitzerako honakoak izango dira:
1.- Erroldako kirolarien gehiengoa kluben eta kirol-elkarteetako bidez bada:
Batzar Nagusia kluben eta kirol-elkarteetako, kirolarien, teknikarien eta epaile-mahaien estamentuen ordezkariek osatuko dute honako proportzioan:
a) Atxikitako kluben eta kirol-elkarteetako estamentuarentzako ordezkaritza, Batzarreko kide guztien %75.
b) Kirolarien estamentuarentzako ordezkaritza, Batzarreko kide guztien %10.
c) Teknikarien eta epaile-mahaien estamentuarentzako ordezkaritza, Batzarreko kideen %15. Teknikarien estamentuari eta epaile-mahaien estamentuari dagozkien ehunekoen banaketa estamentu bakoitzari dagozkion erroldan sartutako lizentzien kopuruaren proportzioan egingo da.
2.- Erroldako kirolarien gehiengoa kluben eta kirol-elkarteetako bidez ez bada:
Batzar Nagusia kluben eta kirol-elkarteetako, kirolarien, teknikarien eta epaile-mahaien estamentuen ordezkariek osatuko dute honako proportzioan:
a) Atxikitako kluben eta kirol-elkarteetako estamentuarentzako ordezkaritza, Batzarreko kide guztien %20.
b) Kirolarien estamentuarentzako ordezkaritza, Batzarreko kide guztien %60.
c) Teknikarien eta epaile-mahaien estamentuarentzako ordezkaritza, Batzarreko kideen %20.
Amadeo Garcia de Salazar plaza, 2-2. Gasteiz (Araba) – Tel. 945 132 815 – Fax. 945 157 355 – info@faatletismo.com