Pasaden asteburuan, Durangon ospatu zen Euskadiko Absolutu eta sub23 txapelketa, bertan Arabako hainbat atleta parte hartu zuten.
El pasado fin de semana, se celebró en Durango el Campeonato de Euskadi Absoluto y sub23 en el cual varios atletas Alaveses tomaron parte.
Abiaduran, 100 metrotan Maitane Nanclares (Barrutia AE) absolutu mailan 2. postuan eta sub23 kategorian 1 postua lortu zuen. 400 metrotan Nagore Hernández (Barrutia AE), sub23 mailan 2.postua lortu zuen.
Hesietan, (Barrutia AE)-aren partez, Laura Bankok 1.postua lortu zuen absolutu mailan 100 metro hesietan eta Nere Ferreres sub23 mailan 2. postua.
Altueran, Garazi Larrakoetxea (Atletiko San Sebastian), 1.postuan amaitu zuen txapelketa.
Triple jauzian, Iratxe Arrizabalaga (LEA La Blanca) 1.postua lortu zuen sub23 mailan.
800 metrotan, Mikel Landa (LEA La Blanca) sub23 mailan 3. postuan amaitu zuen txapelketa. Sub23 mailan jarraitzen, 1500 metroko lasterketan, Oihana Atiega (LEA La Blanca) 1.postuan bukatu zuen txapelketa.
5000 metrotan, Ibon Briñas (LEA La Blanca) 1.postua lortu zuen. 3000m oztopoetan, absolutu mailan baita, Ane López eta Onintze Rodríguez (Atletismo Laudio), 2. eta 3. postua lortu zuten. Sub23 kategorian, Eneko Fuente (LEA La Blanca) 2.postuan amaitu zuen baita.
Pisu jaurtiketan eta martillo jaurtiketan, Fabrizio Scontrini (Real Sociedad) bai absolutu mailan bai sub23 mailan 1. postuan bukatu zuen txapelketa. Emakumeen partez, Saray Cristobal (LEA La Blanca), 2.postuan amaitu zuen txapelketa.
Jabalina jaurtiketan, June Fernández (Barrutia AE) 3. postuan amaitu zuen txapelketa Absolutu mailan eta aipatu behar da Arabako Errekor berria lortu zuela kategoria guztietan. Gizonen partez, Serafin Pérez (Atlético Salamanca) 2.postua lortu zuen absolutu mailan.
5000 metro Martxan, Antonio Porcel (LEA La Blanca) 2. postua lortu zuen.
Pertigan Aiora Ruiz eta Irene Angulo (LEA La Blanca) 2. eta 3. postuan bukatu zuten txapelketa eta gizonezkoen kategorian Julen Rodriguez (LEA La Blanca) 1.postua lortu zuen txapelketan.
Bukatzeko, Barrutia AE-ko neskak (Ane Aguirregomezcorta, Maitane Nanclares, Eider Echevarria eta Urtxa Agirre) 100 metroko erreleboan, 1.postua lortu zuten.
Aipatzekoa da, txapelketan 800 metrotan Gorka Urigoitiak (LEA La Blanca)Arabako Errekorra sub20-ko mailan berritu zuela.
ZORIONAK GUZTIOI!!












