NOLA INDARTU EUSKARA ENTRENAMENDUETA? – ¿COMO IMPULSAR EL EUSKERA EN LOS ENTRENAMIENTOS?

Publicado By en nov 8, 2017 |


Gure Federazioa Arabako Foru Aldundiak martxan jarri duen proiektu batean parte hartzen ari da. Proiektu hau kirol elkarte eta federazioetan euskararen erabileran eragiteko jarri da habian. Helburu nagusia euskararen presentzia bermatzea eta erabilera areagotzea den arren, lehentasuna entitateen zerbitzu eskaintzari eman nahi zaio.

Horregatik, eta zuzeneko zerbitzua, batez ere, entrenatzaileen esku dagoelako, Arabako Foru Aldundiak berak argitaratutako gida berezi batzuen berri emateko eta hauen erabilpenaren inguruko azalpenak emateko bilera bat antolatu dugu entrenatzaile eta koordinatzaileontzat. Gida hauetan entrenatzaileek eta elkarteko beste kideek jokalariekin (haur eta heldu) duten harremanean euskararen erabileran eragiteko kontuan hartu beharreko zenbait irizpide emateaz gain, aholku eta baliabideak ere eskaintzen dira.

Bilerako gai-zerrenda honako hau izango da:

1-       Proiektuaren azalpen laburra.

2-       Gidak banatu eta aurkeztu.

3-       Giden erabilpenaren berri eman.

4-       Egunerokorako aholku batzuk eman.

5-       Elkarteko kideen iritzia jaso.

Bi deialdi egingo ditugu, bakoitza komeni zaion hitzordura joateko:

  1. Azaroaren 14an, arratsaldeko 16:00etan Mendizorrotzan, Arabako Kirol Federazioen Elkartearen bilera gelan.
  2. Azaroaren 28an, arratsaldeko 18:30ean Mendizorrotzan, Arabako Kirol Federazioen Elkartearen bilera gelan.

Saioek ordubeteko iraupena izango dute.

 

Nuestra Federación está tomando parte en un proyecto que ha puesto en marcha  la Diputación Foral de Álava. Este proyecto se ha iniciado con el fin de impulsar el uso del euskera en Federaciones y Clubs deportivos. Aunque el objetivo principal es garantizar la presencia del euskera y aumentar su uso, se ha priorizado el servicio prestado por las entidades.

Por ello, y porque de los entrenadores depende, principalmente, el servicio directo de los clubs, hemos organizado una reunión para presentar a los entrenadores y coordinadores las guías publicadas por la propia Diputación Foral de Álava y para explicar cómo utilizarlas. En estas guías, además de dar unos criterios a seguir por los entrenadores y otros miembros del club en las relaciones que mantienen con jugadores y padres, también se ofrecen varios consejos y recursos.

El orden del día será el siguiente:

1-       Explicación breve del proyecto.

2-       Repartir las guías y presentarlas.

3-       Informar sobre el uso de las guías.

4-       Ofrecer consejos para el día a día.

5-       Recabar la opinión de los miembros de los clubs.

Habrá 2 convocatorias, para que cada persona acuda a la que mejor le venga:

  1. 14 de noviembre, a las 16:00 en Mendizorrotza, en la sala de reuniones de la Asociación de Federaciones Deportivas de Álava.
  2. 28 de noviembre, a las 18:30 en Mendizorrotza, en la sala de reuniones de la Asociación de Federaciones Deportivas de Álava.

La duración será de una hora

 

Kartela_atletismoa-1